800gr atun fresko
Atunaren hezurrak
Kilo bat patata txiki
3 tipula
Ale bat baratxuri
3 tomate
3 biper berde
2 biper gorri
25cl arno zuri
Ezpeletako biperra
Hornigai aromatikoa
Gatza
Prestaketa:
- Arrain-zuku bat egin hezurrak, arno zuria eta hornigai aromatikoarekin.
- Patatak garbitu eta zuritu.
- Kazola batean patatak 8-10 minutuz egosi.
- Biperrak garbitu, pipitak kendu eta puska txikitan moztu.
- Tipulak zuritu eta finki moztu.
- Eltze batean oliba olioa jarri, tipulak eta biperrak gehitu eta sueztitu.
- Tomateak zuritu, pipitak kendu eta puskan moztu.
- Eltzean gehitu, estali eta 20 minutuz erre su txikitan.
- Gero, arrain-zukua gehitu.
- Gozatu gatza eta Ezpeletako biperrarekin.
- 20 minutuz berriz erre.
- Horregatik, atuna puska txikitan moztu.
- 7-8 minutuan bukatu aintzin, atuna eta patatak gehitu eta erretzen utzi bukatu arte.
- Oso beroa zerbitzatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario